Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con Hazialdea

Auzoetatik aldaketa sustatzea

2023 maiatza 23

Arartekoa Ermitagañako Hazialdea elkartearekin bildu da gaur, maiatzak 23

Gizarte-erakundeekiko harreman-txandan, Patxi Verak interesa agertu du Iruñeko Ermitagaña auzoan proiektu komunitarioak eta haur eta gazteen partaidetza sustatzen dituen elkarte horren lanaren inguruan. Beren ordezkariek azaldu dutenez, Patricia Calderónek, Maite Herranzek eta Sara Garraldak Arartekoari eta kabineteburua den Susana Galileari, Hazialdeak gizarte- eta hezkuntza-espazioak eskaintzen ditu tailer, kanpamentu eta bestelako ekimenen bidez, betiere auzotarren inplikazioa bilatuz.

Auzoaren premiak aztertu ondoren, bi profesionalek eta 20 boluntariok baino gehiagok aisialdiko jarduera publiko eta doakoak eskaintzen dituzte, hezkuntza afektibo-sexuala, baita haurren psikomotrizitate-tailerra eta familia migratzaileetako haurrentzako eskola-laguntza ere. Beste erakunde batzuekin sarean lan eginez, absentismoa eta bullyinga bezalako gaiak jorratzen dituzte.

 

Partekatu edukia