Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoa urtarrilaren 26an bildu zen Iruñeko Emakumeen Etxean (lehen Pablo Sarasate Kontserbatorioa) María Carmen Echevarría eta Tere Sáez andreekin, Lunes Lilas elkarteko lehendakari eta bozeramailearekin, hurrenez hurren. Azken hori "emakumeei laguntzen dieten emakumeen GKE bat" da, joan den mendeko 80ko hamarkadan Andrea elkarteak bultzatu zuen mugimendu feministatik sortua.
Gaur egun, bi helburu nagusi ditu: indarkeria matxistaren aurka borrokatzea, bai eta emakumeek pairatzen duten indarkeria bikarioaren eta instituzionalaren aurka ere. Horretarako, horrelako gertakariak jasan dituzten emakumeek osatutako autolaguntza-taldeetan oinarritzen dira. Talde horien funtsezko zeregina beste biktima batzuei laguntzea da, bakarrik senti ez daitezen eta ahaldundu ahal izan daitezen.
Era berean, bileran zehar, Echevarría eta Saezek prestakuntza indartzeko eta bultzatzeko beharra azpimarratu zuten, indarkeria matxistari modu eraginkorragoan aurre egiteko bitarteko gisa. Arazo horren aurrean, Nafarroako Arartekoak laguntzeko asmoa adierazi zuen.
Partekatu edukia