Partekatu edukia
“Aspace Navarra Residencial” Fundazioko Ramón y Cajal zentroko neska-mutilen talde batek “Irudikatu zeure hiria” izenburuko beren proiektua azaldu diote Nafarroako Arartekoari. Proiektu horrek sari bat jaso zuen otsailaren 25ean, CEINek eta Nafarroako Gobernuak antolatutako eta, besteak beste, Iruñeko Udalak babestutako lehiaketa batean.
Neska-mutil horiek beren proiektuan islatu duten proposamenaren funtsa da eskatzea ezgaitasuna duten adingabeek ere kulunkez eta haur parke irisgarriez gozatu ahal izan dezatela.
Informazio horren aurrean, Nafarroako Arartekoak 10.000 biztanle baino gehiagoko Nafarroako udal guztiei (Iruña, Tutera, Barañain, Burlata, Eguesibar, Lizarra, Zizur Nagusia, Tafalla, Antsoain eta Atarrabia) informazioa eskatu die, egiaztatze aldera ea ezgaitasuna duten haurrentzako parke eta instalazioak dauzkaten, edo, hala ez bada, ea aurreikusita daukaten haur parkeetan jartzea mugikortasun murriztua daukaten haurrek ere jolastu ahal izateko moduko kulunkak eta gainerako elementuak.
Partekatu edukia