Bilaketa aurreratua

Albisteak

XXXV Jornadas de Coordinación de Defensores del Pueblo

Arartekoen Koordinaziorako XXXV. Jardunaldiak

2022 urria 21

Nafarroako Arartekoak atzo eta gaur Leonen egin diren Arartekoen Koordinaziorako XXXV. Jardunaldietan parte hartu du.

Procurador del Común instituzioak antolatutako topaketak Nafarroa, Andaluzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Kanariak, Katalunia, Valentziako Erkidego, Galizia eta Euskadiko Arartekoak bildu zituen.

Parte-hartzaileak landa eremuan osasun zerbitzu publikoaren ematea aztertzen ari dira, zerbitzuak eskuratzeko ekitatea bermatzeko neurriak azpimarratuz, bizilekuak eragindako desberdintasunak saihesteko. Besteak beste, honako gai hauei buruz eztabaidatzen ari dira: landa eremuetako osasun-langileek dituzten oztopoak, zerbitzu hori ematea zailtzen duten egiturazko arazoak, eta arlo horretako arretaren kalitatea hobetzeko ararteko nazional eta autonomikoek jasotako kexa nagusiak.

Espainiako Arartekoa den Angel Gabilondok jardunaldia inauguratu du. Nafarroako Arartekoaren aldetik, bere titularra den Patxi Vera, kabineteburua den Susana Galilea, idazkari nagusia den Carlos Sarasibar eta aholkularia den Javier Perez izan dira.

Nafarroako Arartekoko idazkari nagusia den Carlos Sarasibar Marco (hirugarrena ezkerretik) Arartekoen Koordinaziorako Jardunaldietan 

Nafarroako Arartekoko idazkari nagusia den Carlos Sarasibar Marco (hirugarrena ezkerretik) Arartekoen Koordinaziorako Jardunaldietan.

Javier Pérez Font, asesor del Defensor del Pueblo de Navarra (primero por la derecha), en las Jornadas de Coordinación de Defensores del Pueblo
Nafarroako Arartekoko aholkularia den Javier Pérez Font (lehenengoa eskuinetik) Arartekoen Koordinaziorako Jardunaldietan.

Partekatu edukia