Bilaketa aurreratua

Albisteak

Encuentro del Defensor del Pueblo con la Consejera de derechos sociales
Arartekoaren eta Eskubide Sozialetako kontseilariaren arteko bilera

Arartekoaren eta Eskubide Sozialetako kontseilariaren arteko bilera

2022 maiatza 11

Nafarroako Ararteko Patxi Verak lan-bilera egin zuen Eskubide Sozialetako kontseilari María Carmen Maezturekin, maiatzaren 10ean.

Bilera departamentuaren egoitzan egin zen. Ordezkatzen dituzten erakundeei eragiten dieten gaiak jorratu zituzten, herritarrek gizarte-eskubideen arloan aurkezten dituzten kexekin zerikusia dutenak.

Ildo horretan, landutako gaien artean honako hauek daude: errenta bermatuko zenbatekoak bahitzea; laguntzak ukatzea edo amaitzea aldez aurreko entzunaldirik egin gabe; desgaitasunaren baremoa eguneratzea; inoren kargura ez dauden adingabeen egoera; langile-kolektiboren baten kokapena, edo adinekoen arazoak.

Bileran, kontseilaritzaren izenean, honako hauek egon ziren: María Carmen Maeztu (kontseilaria), Ignacio Iriarte (idazkari nagusia), Inés Francés (Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea) eta Txema Mauleon (kabineteburua). Ararteko Erakundearen izenean, berriz: Patxi Vera, Carlos Sarasíbar (idazkari nagusia) eta Susana Galilea (kabineteburua).

Partekatu edukia