Partekatu edukia
Bilera atzo izan zen, uztailaren 21ean, instituzioaren egoitzan. SAEk Nafarroako Gobernuari egindako aldarrikapenetan kolektibo horrek duen egoeraren berri eman dio instituzioari, hala nola Erizaintzako Zainketa Osagarrietako teknikarien karrera profesionala arautu eta aitortu ez izana, eta, bestalde, uztailaren 3ko 6/2018 Legearen aplikazioarekiko desadostasuna, lege horren bidez erabakitzen baita E mailako kolektibo osoa D mailan kokatzea.
Bileran SAEren aldetik Begoña Ruiz (Sindikatuaren Idazkari Probintziala), Ana Isabel Chasco eta Oscar Moreno izan ziren. Arartekoaren aldetik Carlos Sarasíbar (Idazkari Nagusia) eta Susana Galilea (Kabinete Burua) izan ziren ere bai.
Partekatu edukia