Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo recibe a Hizkuntz Eskubideen Behatokia

Arartekoak Hizkuntz Eskubideen Behatokia hartu du

2022 maiatza 24

Maiatzaren 23an Nafarroako Arartekoak Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren ordezkaritza bat hartu zuen erakundearen egoitzan.

Behatokiak eskatu zuen topaketa eta pandemian herritarrengandik jasotako kexen dosierraren aurkezpena izan zuen ardatz. Dosierrean jasotako kexak foru- eta udal-administrazio publikoen edo haien erakunde eta enpresa publikoen aldetik nolabaiteko euskarazko arretarik eza jakinarazi duten herritar guztienak ziren.

Bileran izan ziren, Hizkuntz Eskubideen Behatokia ordezkatuz, Agurne Gaubeka eta Garbiñe Petriati, zuzendaria eta teknikoa, hurrenez hurren, eta Arartekoa ordezkatuz, berriz, Patxi Vera eta Carlos Sarasíbar, erakundearen idazkari nagusia.

Partekatu edukia