Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo recibe a la Red Navarra de Lucha contra la Pobreza

Arartekoak harrera egin dio Pobreziaren kontrako Nafarroako Sareari

2022 maiatza 06

Maiatzen 3an, bilkura bat egin zuten Pobreziaren kontrako Nafarroako Sarearen egoitzan, 33 erakunde biltzen dituen plataforma horren lana eta eskaerak ezagutzera emateko. 

Maiatzen 3an, bilkura bat egin zuten Pobreziaren kontrako Nafarroako Sarearen egoitzan, 33 erakunde biltzen dituen plataforma horren lana eta eskaerak ezagutzera emateko.

Bilkuran, agerian jarri ziren erroldatzea lortzeko beharrezkoak diren agiriak ez dituzten pertsonek izaten dituzten zailtasunak, bai eta horien izapidetzea bizkortzeko eta errazteko beharra ere.

Arartekoak proposatu zuen kexa horiek banaka izapidetzea eta bere burua eskaini zuen sarbide-oztopoak (besteak beste, hizkuntza, baliabide informatikorik ez izatea…) dituzten pertsonei izapide horiek egiten laguntzeko.

Azkenik, bere burua eskaini zuen Sarea osatzen duten 33 erakundeekin banakako bilerak egiteko, bakoitzak zer arazori aurre egin behar dion zuzenean ezagutzeko.

Bilkurara honako hauek bertaratu ziren: Pobreziaren kontrako Nafarroako sareko Ricardo Hernández (presidentea), Myriam Gómez (presidenteordea), Patricia Cruces (kidea) eta Edurne Redín (zuzendaria), eta Arartekoaren izenean Patxi Vera, Carlos Sarasíbar eta Susana Galilea.

Partekatu edukia