Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo recibe a una delegación del Foro Social Permanente

Arartekoak Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat hartu du

2022 maiatza 19

Maiatzaren 18an (asteazkena) Nafarroako Arartekoak Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat hartu zuen erakundearen egoitzan.

Foroak eskatu zuen topaketa hori, Arartekoa erakundeari Foro Sozialak egiten dituen jardueren gaurkotasuna aurkezteko. Ildo horretan, honako hauen berri eman zioten: presoak Nafarroako eta EAEko espetxeetara ekartzeko egungo egoera, motibazio politikoko delituengatik presoei baimenak eta jarduera sozialetan parte hartzea ukatzea, legedi arruntean presoentzat aurreikusitako birgizarteratze-ibilbideak, behatokiaren lana, alderdi politikoekin eta sindikatuekin egindako jardunaldiak eta bilerak, eta Iruñeko espetxean dagoen egoera zehatza.

Foro Sozialaren aldetik Juan Jesus Soria, Fernando Armendariz eta Gorka Garcia joan ziren, eta Arartekoaren aldetik, berriz, Patxi Vera Donazar, Carlos Sarasibar eta Susana Galilea.

Partekatu edukia