Partekatu edukia
Ekainaren 27an Nafarroako Arartekoak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) datu pertsonalen babesa jorratuko duen jardunaldi bat antolatuko dute. Jardunaldiak, oro har, datu pertsonalen babesaren gainekoa izango da baina osasunaren arloan horiei aplikatu behar zaien araudia ikuspuntu zehatzago batetik abiatuta aztertuko du.
Félix Taberna Monzónek, NAPIko zuzendari-kudeatzaileak, 9:30ean, irekiera ekitaldiari hasiera emango dio Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Pío Baroja aretoan, Iruñeko Navarreria kaleko 39. zenbakian kokatuta dagoena.
Jarraian, Francisco Javier Enériz Olaecheak, Nafarroako Arartekoak, Izaera pertsonaleko datuak babesteko eskubideagaia aurkeztuko du. Ondoren, Juan Luis Beltrán Aguirrek, Nafarroako Arartekoaren aholkularien buruak, Osasunari lotutako datu pertsonalen babesagairen inguruan hitz egingo du. Horren ostean, bertaratutakoekin batera mahai-inguru bat egingo da eta mahai gainean jartzen diren galderei eta zalantzei erantzuna emango zaie.
Jardunaldian parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da –izan ere, edukiera mugatua da-. Horretarako, deitu 948 20 35 74 telefonora edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara: pdatos@defensornavarra.com, ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen.
Eguna: 2012ko ekainaren 27a, asteazkena.
ORDUA: 9:30ean.
LEKUA: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pío Baroja aretoa, Navarreria kalea, 39, Iruñea.
9:30ean: Félix Taberna Monzón jaunak, NAPIko zuzendari-kudeatzaileak, irekiera ekitaldiari ekingo dio.
9:40an: Izaera pertsonaleko datuak babesteko eskubidea, Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako Arartekoaren eskutik.
10:30ean: Osasunari lotutako datu pertsonalen babesa, Juan Luis Beltrán Aguirre Nafarroako Arartekoaren aholkularien buruaren eskutik.
11:20an: Mahai-ingurua bertaratutakoekin eta haien galderak eta zalantzak erantzutea.
12:00etan: Jardunaldiaren amaiera.
IZENA EMATEA: Jardunaldian parte hartzeko eta ekitaldia hobeto antolatzeko, izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako, interesdunek 948 20 35 74 telefonora deitu edo ondorengo helbidera posta elektroniko bat bidali dezakete: pdatos@defensornavarra.com, ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen.
Edukiera mugatua.
Beste edozein informazio behar izanez gero, Nafarroako Arartekoaren 948 20 35 74 telefonora deitzea dago.
Partekatu edukia