Partekatu edukia
Patxi Vera Arartekoak eta Bea Severrek, Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramaileak, topaketa egin dute hamar urte baino gehiagoko ibilbidea duen erakundeak egiten duen lanean sakontzeko. Elkartearen lanaren ardatza adingabe transexualen familiei laguntzea, errealitate hau ikusaraztea eta eremu guztietan trans pertsonen eskubideak eta interesak defendatzea da.
Naizen Elkarteak Arartekoari jakinarazi dio kezkatuta daudela trans pertsonekiko gorroto-, desinformazio- eta diskriminazio-diskurtsoak zabaltzen dituzten mugimenduak ugaritu egin direlako, berdintasunean eta bizikidetzan aurrera egitea oztopatuz. Era berean, arrakala instituzional eta kulturalen iraunkortasuna, estatistiken ikusezintasuna eta prestakuntza eta hezkuntza inklusiboa sustatzeko beharra aipatu dituzte.
Patxi Vera Arartekoak pertsona zaurgarrienen defentsan duen konpromisoa berretsi du eta LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzearen garrantzia baloratu du. Ildo beretik, Nafarroa inklusiboagoa, bidezkoagoa eta askotarikotasunarekiko begirunetsuagoa lortzeko politika publikoak bultzatzeko beharra azpimarratu du.
Partekatu edukia