Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo y el Secretariado Gitano hablan sobre educación y vivienda

Arartekoak eta Ijito Idazkaritzak hezkuntza eta etxebizitzari buruz hitz egin dute

2022 azaroa 10

Bi erakundeen ordezkariak atzo, azaroak 9, bildu ziren Iruñean Fundazioaren egoitzan

Hezkuntza eta etxebizitzarako eskubidea izan ziren Ijito Idazkaritzaren eta Arartekoaren arteko topaketaren ardatza, Arartekoak eskatuta egin zena. Fundazioak, beste erakunde batzuekin lankidetzan, lan handia egiten du ikasle, irakasle eta familiekin, ijito-gazteek Bigarren Hezkuntza amai dezaten. Hala ere, kasu askotan ez dute behar adina informaziorik jarraipen egokia egiteko, ikastetxez edo etxez aldatzen direnean eta beste inguruabar batzuk gertatzen direnean.

Etxebizitzari dagokionez, Ijito Idazkaritzaren ordezkariek adierazi zuten alokairuko poltsa publikoaren eskaintzak eta BOEak eskuratzeko baremoek ez dutela bermatzen ijito-komunitatearen etxebizitza-eskubidea. Arartekoak, bere aldetik, adierazi zuen etxebizitzari buruzko gai horiek aztertuko dituela eta Fundazioarekin elkarlanean arituko dela eskola-absentismoaren jarraipen handiagoa ahalbidetzeko.

Atzoko bileran, Ijito Idazkaritzaren aldetik, Inés García zuzendariak, Natalia Bueno Tuterako bulegoaren koordinatzaileak, Itxiar Zudaire Hezkuntzako koordinatzaileak, Montse Tejero Formakuntza eta Engluko koordinatzaileak, Nerea Izco Gizarte Arloko arduradunak eta Silvia García Berdintasuneko arduradunak hartu zuten parte. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera Arartekoa eta Susana Galilea kabineteburua izan ziren.

Partekatu edukia