Bilaketa aurreratua

Albisteak

Amaia Madinabeitia, Jefa de Gabinete del Defensor del Pueblo; Patxi Vera, Defensor del Pueblo; Agurne Gaubeka, directora de Hizkuntz Eskubideen Behatokia y Carlos Sarasíbar, Secretario General del Defensor del Pueblo.
Amaia Madinabeitia, Arartekoaren kabineteburua; Patxi Vera, Arartekoa; Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria, eta Carlos Sarasíbar, Arartekoaren idazkari nagusia.

Arartekoak eta Behatokiak aztertu egin dituzte herritarren kexak Administrazioan egiten den euskara-erabilerari buruz

2026 maiatza 21

Patxi Vera Arartekoak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria den Agurne Gaubekak lan-topaketa egin dute arreta elebidunaren egoera aztertzeko administrazio publikoetan.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak euskararen erabileraren inguruan dauden oztopoak eta gorabeherak azaldu ditu zenbait txostenen bidez. Txosten horietan, kasu zehatz batzuk jasotzen dira, non arretarik eza, baliabide-falta edo eragozpen administratiboak salatzen diren hizkuntza hori eguneroko izapideetan erabiltzen saiatzean. Adibide gisa, nabarmendu dute zaila dela kudeaketa telematikoak euskaraz egitea Nafarroako Gobernuko zenbait departamentutan eta Foru Komunitateko udaletan, edo ezinezkoa dela NANa euskaraz eskatzea; izapide horretarako, nafarrek Gasteizera joan behar dute.

Halaber, zenbait kasutan, sare sozial ofizialen, informazio-oharren, polizia-arretaren edo osasun-zerbitzuen bidezko komunikazio instituzionalak ez du hizkuntza-presentzia orekaturik. Era berean, Behatokitik Arartekoarekin partekatu dute hautaketa- eta oposizio-prozesuetan dauden izangaiek azterketa-fase guztiak euskaraz egin ahal izateko beharra, bereziki nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten deialdietan.

Bestalde, Arartekoak Behatokiko zuzendariarekin aztertu ditu erakundeak administrazio publikoekin harremanak euskaraz izaterako orduan Foru Komunitateko herritar guztien eskubideak errespetatzen direla zaintzeko hartutako ebazpen batzuk, eta nabarmendu du Arartekoaren bulegoan hizkuntza horrekin lotutako kexa gehiago jaso direla: aurten 42 izan dira, eta iaz 13. Gainera, gogora ekarri du duela gutxi Parlamentuan partekatu zuen ikuspegia, zeinaren bidez eskatu baitzuen euskara “Nafarroako berezko” hizkuntza gisa aitortzeko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan; hala, deitoratu zuen Nafarroa dela, “gaztelaniatik bereizitako hizkuntza izanik, bere maila handiagoko arauan hura berezko hizkuntza gisa aitortzen ez duen” erkidego bakarra.

Partekatu edukia