Bilaketa aurreratua

Albisteak

Arartekoak datu pertsonalen babesari buruz hitz egin du NAPIrekin batera antolatu duen jardunaldi batean.

2012 ekaina 27

Gaur goizean Nafarroako Arartekoak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) datu pertsonalen babesa jorratuko duen jardunaldi bat antolatu dute. Jardunaldiak, oro har, datu pertsonalen babesaren gainekoa izan da baina osasunaren arloan horiei aplikatu behar zaien araudia ikuspuntu zehatzago batetik abiatuta aztertu du.

Francisco Javier Enériz Olaecheak, Nafarroako Arartekoak, “Izaera pertsonaleko datuak babesteko eskubidea” gaia aurkeztu du. Ondoren, Juan Luis Beltrán Aguirrek, Nafarroako Arartekoaren aholkularien buruak, “Osasunari lotutako datu pertsonalen babesa” gairen inguruan hitz egin du. Horren ostean, bertaratutakoekin batera mahai-inguru bat egin da eta mahai gainean jarri diren galderei eta zalantzei erantzuna eman zaie.

Tomás Rodríguez Garrazak, NAPIko idazkari nagusiak, 9:30ean, irekiera ekitaldiari hasiera eman dio Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Pío Baroja aretoan, Iruñeko Navarreria kaleko 39. zenbakian kokatuta dagoena.

Partekatu edukia