Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, bere egoitzan hartu zuen Ezgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Elkarteen Federazioa (COCEMFE Nafarroa). Federazio horrek eskatutako topaketa batean, bost puntuko manifestua helarazi zion Osasuneko itxaron-zerrenden aurka. COCEMFE Nafarroak, gainera, dokumentu hori 150 lekukotasun pertsonalekin osatu zuen, jasaten duten egoerari "aurpegia jartzeko".
Patxi Vera jaunari emandako deklarazioak bost puntu zituen. Horrela, osasuna "berdintasunerako eta gizarte-ongizaterako funtsezko eskubide gisa" nabarmentzen du. Hala ere, idazleek sentitzen dute eskubide hori "arriskuan" dagoela osasun publikoaren sistemako itxaron-zerrenden ondorioz. "Gaur egun 66.000 paziente daude espezialitateko lehen kontsulta baten zain, eta zifra hori % 30 handitu da azken bost urteetan", adierazi dute.
Gainera, ohartarazten dute itxaronaldi luze horiek "neurriz kanpo eragiten dietela osasun kalteberena dutenei". Salatzen dutenez, egoera hori "larriagotu egiten da COVID-19aren pandemiarekin eta biztanleriaren zahartzearekin". Horregatik guztiagatik, COCEMFE Nafarroaren manifestuak "premiazko konponbideak" eskatzen ditu, hala nola "koordinazio handiagoa, kasuen baterako kudeaketa eta hitzorduen ordutegia zabaltzea, herritar guztien beharrei erantzunen dien kalitatezko osasun publikoa bermatzeko".
Manifestu hori entregatu ondoren, Patxi Verak haren balorazioa egin zuen Cope Iruñeari emandako elkarrizketa batean. Interesdun guztiek eskuragarri dute, esteka honetan.
Partekatu edukia