Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo recibe a la Plataforma 0-3 Nafarroa

Arartekoak ‘0-3 Nafarroa’ plataforma hartu du

2022 maiatza 26

Gaur, osteguna, maiatzak 26, Arartekoa 0-3 Nafarroa plataformako ordezkaritza batekin batzartu da erakundearen egoitzan.

Topaketaren arrazoia gaur egun greban dagoen kolektibo horren eskaera izan da, erakundeari jakinarazteko zer egoeratan dauden haur-eskoletako hezitzaileak Nafarroako Gobernuari egiten dizkioten aldarrikapenetan, besteak beste: hezkuntza-zikloa kontuan hartzea, ratioak jaistea, ordainsariak, COVID laguntzak kendu izana, hezkuntza-errefortzua kendu izana eta garbitzaileen egoera.

Plataformaren ordezkariak Eider Garde  (kolektiboaren bozeramailea), Narila Mondragón, Diana Bruño eta Maika Armendariz izan ddira. Erakundearen aldetik, Patxi Vera Arartekoak, Carlos Sarasibar idazkari nagusiak eta Susana Galilea kabineteburuak hartu dute parte

Partekatu edukia