Bilaketa aurreratua

Albisteak

Arartekoa honako argazki erakusketa hau ikustera joan da “40 egun gorri. ETAren hilketak Nafarroan”.

2012 uztaila 02

Nafarroako Arartekoa, Javier Enériz, eta parlamentuko presidentea, Alberto Catalán, “40 egun gorri. ETAren hilketak Nafarroan. Hiru hamarkada terrorismoarekin irudietan” izeneko argazki erakusketa ikustera joan dira gaur goizean.

Erakusketa Tomás Caballero fundazioaren jabetzakoa da eta jendea ikus dezan irekita egongo da parlamentuko atarian asteazkenera arte, uztailak 4, egun hori barne, 10:00etatik 20:00ak arte. Ekainaren 27an instalatu zen; izan ere, data horretan Terrorismoaren Biktimen Eguna ospatu zen eta Foru Ganberak omenaldi bat egin zien Espainian eta Nafarroan eraso terroristak pairatu dituzten pertsonei.

Argazki erakusketaren helburua ETAk eragin duen kaltea eta samina islatzea da eta Javier Marrodán, Jorge Nagore eta Javier Erreak egindako irudiak eta testuak bildu ditu.

Presidenteak Arartekoari azaldu dio “irudi gogorrak, zailak, hunkigarriak eta zirraragarriak dira baina harago joan nahi da, terrorismoak eragiten duen giza zorigaitzarekin izutzeaz gain, gure bizitzetan atzera begira dezagun eta une horretan non geunden eta zer egiten ari ginen geure buruari galdetu diezaiogun. Modu horretan, ondorioztatu ahalko dugu hilketa hori eta samin hori gure bizitzen zati bat dela eta irudi horiek guztion erretratua barne hartzen dutela".

Arartekoak adierazpen horiekin bat egin du eta gaineratu du erakusketak frogatzen duela “gaur egun biktimak inoiz baino biziago daudela gure oroimenean eta ETA dela hilda dagoena”.

Partekatu edukia