Partekatu edukia
Patxi Vera Arartekoak bilera izan du CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen arduradunekin. Bertan, iritziak partekatu dituzte migratzaileen ezohiko erregulazioari buruz; izan ere, Foru Komunitatean 10.000 pertsona ingururi eragin diezaieke.
CEAReko koordinatzaile berria den Juan Ruizek eta Marina Rodríguez abokatuak Arartekoari eta Amaia Madinabeitia kabineteburuari helarazi diete apiriletik ekainera bitartean igaroko den erregulazio-prozesuaren izapide batzuei buruzko informazio-faltaren inguruko kezka.
CEARek azaldu du erakunde laguntzaile gisa hartuko duela parte prozesuan, ezohiko erregularizazio-prozesua izapidetzeko eskaerak aurkezteko interesa duten pertsonei laguntza emate aldera.
Prozedura hori Espainiako azken urteotako atzerritartasun-arloko neurri garrantzitsuenetako bat izan daiteke egoera administratibo irregularrean dauden milaka migratzailerentzat.
Partekatu edukia