Partekatu edukia
Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea Nafarroako Arartekoaren Bulegoarekin bildu zen, hirugarren sektorera hurbiltzeko.
1996an sortutako Elkarteak arreta Integrala eskaintzen die bularreko minbizia duten pertsonei eta haien familia-inguruneari. Besteak beste, honako zerbitzu hauek ditu: arreta psikologikoa, gizarte-arreta, boluntarioen programa edo fisioterapia-zerbitzuak, errehabilitazioa eta lan-aholkularitza, eta lentzeria eta bihotzeko burkoak emateko proiektuak.
Bileran helarazitako aldarrikapenak, batez ere, ahazte onkologikorako eskubideari buruzkoak izan ziren; izan ere, gaixotasuna gainditu ondoren, emakumeak diskriminatuak izaten jarraitzen dute banku-produktu jakin batzuk kontratatzerakoan edo gidabaimena berritzerakoan, besteak beste. Era berean, Sarayk eskatu du mediku-bisitetan atzerapenak murriztea, haien protokoloak birplanteatzea eta komunikazioetarako eta behin diagnostikoa ezagututa tratamendua aplikatzeko denborak laburtzea.
Saray elkartearen presidentea den María José Oraak Patxi Vera Arartekoari eta Susana Galilea kabineteburuari harrera egin zien, Sarayren egoitzan. Halaber, Elkartearen aldetik, Izaskun Etxetxipia lehendakariordea, Maite Goikoetxea idazkaria, Kaki Hernández psikologoa eta gerentea eta batzorkideak diren Mari Cruz Garde eta Carolina Huarte egon ziren.
Partekatu edukia