Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoa "T3rcer Tiempo" Adinekoen Nafarroako Konfederazioarekin bildu zen atzo, Burlatako egoitzan. Joaquín Almoguera presidentea buru izan zuen ordezkaritza batek ordezkatu zuen erakunde hori. Azken horrekin batera izan ziren Asun Apesteguía (idazkaria), Josean Sesma (diruzaina), Manolo Burguete (batzarreko kidea) eta Elena Urzaiz (gerentea).
"T3rcer Tiempo" elkarteak lotura estua du erretiratuen klubekin, sozializazio-espazio bihurtu baitira, eta, horri esker, kolektibo horri eragiten dioten arazo garrantzitsuak antzeman dituzte. Alde horretatik, konfederazio horretako arduradunak bat etorri ziren esatean departamentuen artean onartzen direla zailtasun horiek. Hala ere, errealitateak agerian uzten du zailtasunak, hala nola indarkeria, nahi ez den bakardadea, LGTBI taldeak, non bizi eta nola amaitu erabakitzea, ez direla behin betiko konponduta geratzen. Funtzionarioak ez daude sentsibilizatuta.
Haiei ere eragiten dien eta mahai gainean jarri zuten beste gai bat auzo-unitateetako gizarte-langileen mugikortasuna da. Haien iritziz lanpostu horietan txandakatze handia egoteak jarraipena eta kalitatezko arreta eragozten ditu. Era berean, konfederazioak eguneko zentroetan, etxez etxeko arretan eta egoitzetan dauden adineko pertsonak inguratzen dituen kasuistika osoaren berri du.
Eskaerei dagokienez, geriatria-zerbitzu bat eskatzen dute osasun-zentroetan, edo, alternatiba gisa, profesionalek gai horri buruzko prestakuntza espezifikoa jasotzea. Eta, beste ezeren gainetik, adinekoen eta haien zainketen inguruan planteatzen den edozein gai adostasun sozialetik egin behar dela defendatzen dute.
Egoera horren aurrean, Verak adierazi zuen instituzioak "T3rcer Tiempo" bezalako erakundeekin lankidetzan aritzeko asmoa duela, hitzordu horretan aipatu zituzten arazoei osotasunean eta batera heltzeko.
Partekatu edukia