Partekatu edukia
Ekainaren29ko 22/22 Ebazpenaren bidez, testuak gaztelaniatik euskarara, eta alderantziz, itzultzeko zerbitzuaren kontratazioa esleitu zen 2022ko uztailaren 1tik 2023ko ekainaren 30era bitarteko aldirako. Zegokion kontratua formalizatu zen, eta bi aldeek sinatu zuten 2022ko uztailaren 11n.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBATZI DUT:
Lehena.- 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldirako luzatzea testuak gaztelaniatik euskarara, eta alderantziz, itzultzeko zerbitzu-kontratua Hori-Hori, S.A. enpresarekin (IFZ: …). Kontratua 2022ko uztailaren 11n sinatu zen.
Bigarrena.- Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2023ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 7.000 euro dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskarazko itzulpen-lanak”).
Hirugarrena.- Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2024ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2024ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (euskarazko itzulpen-lanak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena.- Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Iruñea, 2023ko ekainaren 26a.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia