Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak, Francisco Javier Enériz Olaecheak, Espainiako Herriaren Defendatzaileari, Soledad Becerril Bustamanteri zuzendu zaio orain dela gutxi onetsi den tasa judizialei buruzko azaroaren 20ko 10/2012 Legearen edukiak azter ditzala eskatzeko. Halaber, iradoki dio gobernuari zein Gorte Nagusiei eska diezaien lege hori aldatu dezaten, legearen aurrean tratu berdina jasotzeko eskubidea bermatze aldera, baita epaileen eta auzitegien babes eragingarria jasotzeko eskubidea ere.
Nafarroako Arartekoaren ustez, kasu batzuetan, legeak ezarri dituen tasa judizial berriak aplikatuz gero, garestiegi suertatu daiteke horiek ordaindu behar dituzten pertsona fisikoentzat eta babes judizial eraginkorra jasotzeko eta tratu berdintasunerako oinarrizko eskubideetan eragin negatiboa eduki dezakete.
Arartekoak azaldutakoaren arabera, erreformaren gakoa hauxe da: pertsona fisikoak tasa judizialak ordaindu behar dituzten pertsonen zerrendaren barruan sartu dituzte, orain arte salbuetsirik zeuden arren. Lege hori indarrean jarri arte, urtean zortzi milioi euro baino gehiago fakturatzen zituzten enpresek besterik ez zituzten tasa horiek ordaintzen. Indarrean jarri eta gero, aldiz, salaketa zibil, administrazioarekiko auzi salaketa edo gizarte salaketa bat aurkezten duen pertsona fisiko orok ordaindu beharko ditu, betiere, legeak ezarri dituen salbuespenekin.
Hala, pertsona fisikoek gizarte jurisdikzioan izan ezik tasak ordaindu beharko dituzte lehenengo auzialdian, bai eta bigarren auzialdian ere, hiru jurisdikzioetan: zibila, soziala eta administrazioarekiko auziena.
Enérizek uste du oro har pertsona fisikoak tasa judizialen subjektu pasibo bihurtzea ez datorrela bat babes judizial eraginkorra jasotzeko oinarrizko eskubidearen eraginkortasunarekin (konstituzioaren 24.1. artikuluak horixe zigortzen du) eta, kasu batzuetan, inguruabar zehatzak aintzat hartuta, oinarrizko eskubide hori urratu ere egin daitekeela azaldu du.
Bere irizpideari jarraiki, legean tratu berdintasunerako oinarrizko eskubidea ez da guztiz errespetatu (konstituzioaren 14. artikulua); izan ere, pertsona fisikoen inguruan ezarritako salbuespenak bermatzen du baliabide ekonomiko eskasak dituzten pertsona fisikoek justizia jaso ahalko dutela baina, horrek esan nahi du, nolabaiteko ahalmen ekonomikoa duten herritarrek ordaindu beharko dituztela. Gainera, salbuespen horiek herri-administrazioak, Gorte Nagusiak, erkidegoetako legebiltzarrak edo Zerga Ministerioa barne hartzen ditu, erakunde horiek guztiek abian jartzen dituzten ekintza judizialen ondoriozko tasei aurre egiteko ahalmen ekonomiko nahikoa duten arren.
Hona hemen bere ustez aldatu beharreko beste alderdi bat: ez da tasarik ordainduko salaketa jartzerakoan, ezta geroago errekurtsoak aurkezterakoan ere, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko bereziki ezarritako prozeduren
kasuan. Nafarroako Arartekoak erregulazio hori kritikatu du honako arrazoia dela bide pertsona fisiko batek konstituzioan ezarritako oinarrizko eskubide baten urraketaren ondorioz sustatzen duen ekintza judizial oro doakoa izan beharko litzateke, eskubide horien garrantzia eta horien eraginkortasunaren alde egin dezaten konstituzioak botere publikoei ezarri dien agindua aintzat hartuta, beraz, ez litzateke inolako tasarik aplikatu behar, ekintza prozedura berezi baten bidez edota ohiko prozedura baten bidez gauzatzen bada ere
. Enérizentzat, tasak ordaintzeari dagokionez, ez dago justifikazio nahikorik ohiko prozesu baten eta prozesu berezi baten arteko bereizketa egiteko. Kasu horietan garrantzitsua den gauza bakarra ez da prozedura bere horretan, baizik eta helburua; hau da, herritarrak berrezarri nahi duen oinarrizko eskubidearen babesa. Hortaz, hori burutzeko aukeratutako prozedura bigarren mailako kontua da. Azken finean, prozedura aukeratzea herritarrari dagokio eta bi prozedura moten arteko hautua egin dezake (berezia edo ohikoa) inguruabar eta asmoen arabera. Dena den, babestu nahi dena beti da gauza bera: urratutzat jotzen den konstituzioan ezarritako oinarrizko eskubidea, babestu eta, hala badagokio, berrezarri nahi dena. Zentzu horretan, Nafarroako Arartekoaren iritziz, zentzuzkoena litzateke salbuespen objektiboak honako hau barne hartuko balu salaketa jartzea eta geroagoko errekurtsoak aurkeztea helburua konstituzioan ezarritako eskubideak (ez bakarrik oinarrizkoak) babestea denean, bai eta hauteskunde administrazioaren jardunaren aurka denean ere
.
Kritikatu duen hirugarren puntua hauxe da: dirudienez, kasu askotan, tasa judizial berrien ezarpena ez da bakarrik emandako zerbitzu judizialaren kostu ekonomikoaren ondoriozkoa. Zerbitzuaren kostu ekonomiko erreala ez da inoiz gainditu behar, legearen hitzaurrean azaldu den moduan eta tasaren
legezko kontzeptuaren eta kontzeptu doktrinalaren zein baliokidetasun printzipioaren ildo berean (tasek zergapeko egitatea osatzen duen zerbitzuaren edo jardueraren kostuari aurre egingo diote
, 1989ko tasen eta prezio publikoen legeak ezarri duen moduan). Beraz, ezarri diren tasen arteko desberdintasun nabarmena azaltzeko argudioak topatzea ez da erraza.
Adibidez, administrazioarekiko auzien alorrean, ohiko prozesuari 350 euroko tasa dagokio, gora-jotzeari 800 eurokoa eta ezeztatzeari 1.200 eurokoa. Gora-jotzeko eta ezeztatzeko ezarritako zenbatekoek, ohiko prozeduraren zenbatekoekin eta beste bi zerbitzuen kostu igargarri errealekin alderatuz, neurriz kanpokoak dirudite, beraz, ondorioztatu daiteke zenbateko horien ezarpenak helburu eragozlea eduki duela eta xedea ez dela emandako zerbitzuaren kostu errealari aurre egitea izan, derrigorrezkoa den moduan. Hala izanez gero (eta legegileak ezarri dituen zenbatekoen eskala ikusita, ematen du argi dagoela zentzu horretan jardun dela), baieztatu daiteke helburu eragozle hori ez datorrela bat babes judizial eraginkorra jasotzeko oinarrizko eskubidearekin.
Kasu askotan gerta daiteke, auzilariak salatutakoa kontuan hartuta, tasaren aplikazioa guztiz neurriz kanpokoa eta eragozlea izatea. Hala nola, 100 euroko trafikoko isun baten aurka prozedura laburtuaren bitartez aurkeztutako administrazioarekiko auzi salaketaren kasuan, herritarrak bikoitza ordaindu beharko du tasen ondorioz, hau da, 200 euro eta organo judizialak arrazoia ematen badio eta isuna bertan behera uzten badu, gehienez ere isunari dagozkion 100 euroak eta legezko interesak jasoko ditu. Gainera, epaia ezezkoa bada eta auzitegi nagusira jotzeko errekurtsoa aurkeztu nahi izanez gero, tasak 800 eurokoak izango dira.
Errealitate horren aurrean, azaldutakoa bezalako kasu askotan, herritarrei ez zaie komeni administrazioarekiko auzi prozesu bat abian jartzea, arrazoia dutela uste badute ere, beraz, argi dago arauak helburu eragozlea duela eta xedea ez dela soilik dirua biltzea.
Nafarroako Arartekoak beste adibide batzuk aurkitu ditu eta horietan ere ezarritako tasak argi eta garbi neurriz kanpokoak dira. Hori gertatzen da zenbateko zehaztugabea duten prozeduretan edo zehaztea ezinezkoa den kasuetan. Horietan, legeak 18.000 euroko balioa finkatu du tasaren zerga-oinarria ezartze aldera. Arartekoak zera galdetzen dio bere buruari: Zergatik 18.000 euro eta ez 10.000 edo 5.000?
Nondik atera da horren zenbateko altua? Zenbateko hori ez dago oso justifikatua eta, beraz, epaileen eta auzitegien babesa jasotzeko eskubidearen gauzatzeari dagokionez, tasen helburu eragozlea erakusten du berriro ere.
Kritikagarria den beste alderdi bat da zenbatekoak aldatu daitezkeela prozesu judizialaren zenbatekoaren arabera. Prozesu motaren arabera dagozkion zenbatekoez gain, horiek ere ordaindu behar dira. Nafarroako Arartekoarentzat, zenbateko horien oinarria ez da zerbitzuaren kostu erreala eta tasen baliokidetasunaren printzipio orokorretik aldentzen dira. Hortaz, pentsa daiteke horien xedea dirua biltzea besterik ez dela. Dena den, hori ere epaileen eta auzitegien eskutik babes judizial eraginkorra jasotzeko oinarrizko eskubidearekin bateraezina da.
Halaber, Enérizek nabarmendu du, doako laguntza juridikoaren eskubideari lotuta dagoen salbuespen subjektiboa alde batera utzita, legeak ezarri dituen tasen gainontzeko zenbatekoetan ez dela tasen oinarri den ahalmen ekonomikoaren printzipioa aplikatu. Printzipio horrekin bat eginez, tasak ezartzerakoan aintzat hartu behar da, zergaren ezaugarriek aukera ematen badute behintzat, ordaindu behar dituen pertsonaren ahalmen ekonomikoa. Arartekoak uste du, justiziaren arloan, epaileen eta auzitegien babesa eskuratzeko eskubidea gauzatzen duen herritarraren kasuan, ahalmen ekonomikoaren printzipioa guztiz aplikagarria dela eta tasa judizialen ezagugarriek diharduen pertsonaren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta zenbateko desberdinak ezartzeko aukera ematen dutela. Hala ere, subjektu aktiboen errenten araberako ahalmen ekonomikoaren printzipioaren aplikazio onargarria eta desiragarria gorabehera, tasa judizialei buruzko legean ez da printzipio hori barne hartu, doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubide mugatutik harago. Hortaz, herritar gehienen kasuan, ez da euren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuko justizia jasotzeari dagokionez.
Era berean, Nafarroako Arartekoak antzeman du Espainiako ordenamendu juridikoak (konstituzioaren 1.1. artikulua) barne hartzen duen justiziaren
printzipioa aldentzen ari dela, izan ere, euren lana eta lanpostua defendatze aldera epaiketa batera joan behar diren langileek ez dute tasarik ordaindu beharko ohiko prozesuan baina, gora-jotzeen bidez edo ezeztatzeen bidez lanpostu bera defenditzen jarraitzeko, 500 edo 750 euro (hurrenez hurren) ordaindu beharko dituzte. Bere ustez, lanerako eskubidea babesteko eskubidea (are gehiago une honetan, hainbat lanpostu desagerrarazten ari baitira) dohainik izan beharko litzateke, instantzia guztietan.
Arau bat modu hertsian betetzeak egoera bidegabeak edo administratuentzako egoera kaltegarriak eragin ahal dituenean, Herriaren Defendatzaileak Gorte Nagusiei edo gobernuari legean aldaketak egin ditzaten iradokitzeko duen eskumena oinarritzat hartuta, Nafarroako Arartekoak proposatu dizkion legearen aldaketak iker ditzan eskatu dio.
Hala, Enérizek zera proposatu du:
joera zerbitzuaren kostuari aurre egitea izan behar daez halabeharrez ordaintzea), beraz, ezein kasutan ez dute babes judiziala jasotzeko aukera eragotzi edo horretarako asmoa kendu behar. Bermatu beharko litzateke tasa gisa ordaindu beharreko zenbatekoa ez dela inoiz prozesuak hizpide duen zenbatekoaren portzentaje murriztua baino handiagoa izango edo, zenbateko zehaztugabeen kasuan, tasa zenbateko txiki bat dela ziurtatu.
Proposatutako aldaketa horiez gain, Nafarroako Arartekoari egokia iruditu zaio zera iradokitzea: defendatzaileak justizia administrazioarekin eta herritarren eskubide konstituzionalen bermearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk aztertu ditzan.
Hala, gatazken aurrean epaiz kanpoko konponbideak sustatzeko proposamena egin du, arbitraje eta bitartekotzaren bidez (bereziki, administrazioaren arloan) eta konstituzioan ezarritako eskubideen bermatzaile diren eta Autonomia Estatutuetan aitortutako erakundeek, Herriaren Defendatzaileak bezala, epaiketetara joateko aukera eduki dezaten iradoki du, diru gutxien duten herritarrak ordezkatzeko eta babesteko. Horretarako, egokia den auzibide-legitimazio aktiboa esleitu behar diete. Nafarroako Arartekoaren iritziz, kontu horiek guztiak lege osagarri gisa proposatu daitezke, baita tasa judizialen gaineko legearen xedapen gehigarri gisa sartu ere, mahai gainean jarritako aldaketak gaineratzeko legea aldatzen baldin bada.
Partekatu edukia