Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoak eta ANAMEk (Asociación Navarra de Mediación) hitzarmen bat sinatu dute bitartekaritza sustatzeko.

2021 apirila 16

Nafarroako Arartekoak, Francisco Javier Enériz Olaecheak, eta ANAMEko lehendakaria den Raul Imaz Martinezek hitzarmen bat sinatu dute Iruñan, hitzarmen horren helburua instituzioaren Bitartekaritza Zerbitzuari atxikitu zaizkion funtzioak garatzea da, elkarte horrek bitartekaritzan duen esperientzia eta formakuntza kontuan hartuz.

Nafarroako Parlamentuak duela gutxi aldatu zuen Nafarroako Arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu erregelamendua eta instituzioari bitartekaritza funtzioak onartu dizkio, izan ere, bitartekaritzarako sarbidea eta administrazioa erraztuz, baita ere bitartekariak izendatzeko ahalmena. Erregelamendu horretan aitortzen den moduan, Nafarroako Arartekoak kanpoko bitartekarien laguntza jaso ahalko du, bai eta bitartekaritzarako elkarteekiko hitzarmenak sinatu ere

Honela, funtzio hauek garatzeko, Nafarroako Arartekoaren instituzioaren barnean arlo funtzional bat sortu da eta “Bitartekaritza Zerbitzua” bezala izendatu da, bere kudeaketa aholkulari baten menpe dago. Gainera, instituzioaren aholkulari guztiek bitartekaritza formakuntza jasoko dute.

Bitartekaritza Zerbitzua zerbitzu publikotzat hartu da, inpartziala, dohainik eta Nafarroako Arartekoko instituzioak herritarrei eskaintzen duena.

Nola funtzionatzen du

Bitartekaritzatzat ulertuko da gatazkak konpontzeko baliabidea, zeinean bi alde edo gehiago ahaleginduko diren berez adostasun batera iristen, bitartekari baten eskuhartzearekin.

Bitartekaritzak, edonola ere, ondoko printzipioei jarraituko die bere fase guztietan: borondatezkotasuna, aldeen aukera berdintasuna, erakundearen inpartzialtasuna, bitartekariaren neutraltasuna eta prozeduraren eta erabilitako dokumentazioaren konfidentzialtasuna.

Bitartekaritza hasiko da hala eskatzen denean eta aldeek hura hasteko adostasuna agertzen dutenean.

Hiritar guztiek (interes orokor, sozial edo komunitariorentzat garrantzia duen gai batean), hiritarren kolektibo batek, elkarte edo administrazio publikoek eska dezakete bitartekaritza zerbitzua Nafarroako administrazio batekin edo bat baino gehiagorekin arazo bat izatekotan. Gainera, arazoa ez du zertan juridikoa izan behar baizik eta sozialak edo beste alortakoak izan daitezke.

Bitartekaritza administratiboa administrazio publiko eskudunaren eta herritarren kolektiboen, beste administrazio edo entitate publiko batzuen edota pertsona fisiko edo juridiko baten artean garatuko da; azken kasuan, hala izanen da erakundeak uste badu gaiak garrantzia duela interes orokor, sozial edo komunitarioarentzat.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak bitartekaritza proposatu ahalko die aldeei, gaiaren edukia ikusirik egoki irizten badio.

Lortzen diren akordioek kasu bakoitzean ordenamendu juridikoak zehazten dituen ondorioak izanen dituzte.

Bitartekaritza prozesuaren bitartean teknika profesionalak erabiltzen dira, hala nola, komunikazio eta hurbiltasun teknikak eta pertsonen gogobetetzea bilatzen da.

Eginkizun horiek betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak kanpoko bitartekarien laguntza jaso ahalko du, bai eta bitartekaritzarako elkarteekiko hitzarmenak sinatu ere.

Eskaerak

Eskaera instituzioaren web orrialdean dagoen formulazio baten bidez egin daiteke, ( http://www.defensornavarra.com/index.php?/eu/Bitartekaritza-zerbitzua/Bitartekaritza-zerbitzuaren-eskaera-formularioa) posta elektronikoaren bidez ( info@defensornavarra.com) edo instituzioaren bulegora hurbiltzen hurrengo helbidean: Arrieta 12, etxabea, Iruñean.

Eskaera jaso eta gero, Bitartekaritza Zerbitzua eskatzailearekin harremanetan jarriko da eta eman beharreko pausuak azalduko dizkio, hala nola, onarpena, informazio saioa, bitartekaritza saioak, akordioaren akta, betekizuna eta abar.

Informazio gehiagorako 900 702 900 dohaineko telefonora deitu daiteke edo email bat bidali info@defensornavarra.com helbidera.

Partekatu edukia