Partekatu edukia
Nafarroako Ararteko Francisco Enériz Olaechea jaunak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira jo du Tutera hirian zigor epaitegi bat sortzea susta dezan, herritarrek behin eta berriz adierazi baitute ez daudela ados kokaleku berri horren aurka Batzorde Iraunkorrak adierazi eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak berretsi duen txostenarekin.
Aurrekoari gehitu behar zaio Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta, azken batean, Nafarroako Gobernuak, bai eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak eta Tuterako Abokatuen Elkargoak ere, uneoro adierazi izan dutela Nafarroan bosgarren zigor epaitegia Tuteran sortzearen alde daudela, Nafarroako bigarren hiri handiena eta Nafarroako Hegoaldeko hirigunea delako (Tuterako Epai-barrutia). Epai-barruti horretan, izan ere, ehun mila nafar baino gehiago bizi dira zenbait udaletan banaturik, eta bertan, gainera, zigor-gaien kopuruak gora egin du.
Gaur egun, epaile eta fiskalek aldizka Tuterara joan behar izaten dute, epaiketak egiteko eta, horrela, herritarren joan-etorriak saihesteko, hain zuzen ere herritarrak izaki justiziaren onuradunak. Epaile eta fiskalen joan-etorrien gastu ekonomikoak Nafarroako Aurrekontu Orokorraren kargura ordaintzen dira, eta aurrekontu hori zergadun nafarren diru-sarrerekin osatzen da. Gainera, joan-etorri horietan erabiltzen den denbora (Iruñetik Tuterara 90 kilometro baino gehiago daude) epaiketak egiteko eta zigor-gaien izapidetzea arintzeko erabil zitekeen.
Halaber, Javier Enérizek Estatuko Ararteko Enrique Múgicarengana jo du, bi erakundeen arteko koordinazio, laguntza eta lankidetza printzipioen arabera, egokitzat jotzen dituen jarduerak egin ditzan.
Partekatu edukia