Partekatu edukia
Atzoko egunean eta gaur goizean, Nafarroako Arartekoak koordinatutako lan-tailer bat egin da Iruñean, “Krisialdi ekonomikoaren eragina sektore ekonomikoan eta lan-sektorean izenburupean. Tailerrean, Gorte Nagusietako arartekoaren eta autonomia erkidegoetako arartekoen ordezkariak bildu dira.
Lan-tailerra Iruñean antolatzea Espainiako arartekoak koordinatzeko XXV. jardunaldiak prestatzeko jardueren barruan sartzen zen. Jardunaldi horiek “Krisialdi ekonomikoaren eragina pertsonak beren eskubideez baliatzeko garaian” izenburupean eginen dira, irailaren 27, 28 eta 29an. Jardunaldi horietan berariaz landuko dira krisialdiak esparru sozioekonomikoan eta etxebizitzaren esparruan izan dituen eraginak.
Iruñean egin diren jardunaldietan, bultza litezkeen neurriei buruzko gogoetak egin dira eta administrazio publiko eskudunei igortzeko proposamenak aztertu dira.
Tailerrean bildutakoak hemeretzi ondoriotara iritsi dira. Izan ere, estatu sozialaren funtsa eta osasunarekin, hezkuntzarekin, premia handiena duten kolektiboen laguntza sozialarekin eta etxebizitzarekin loturiko prestazio publikoak babestu nahi dira; administrazio publikoen arteko akordioak lortu nahi dira krisialdiak pertsonen eta kolektibo sozialen eskubideetan izan dituen eragin negatiboak arintzeko; herritarrengan, enpresaburuengan eta kontsumitzaileengan konfiantza piztu beharra dago; langabezian dauden pertsonei arreta handiagoa eman behar zaie; enpleguaren erregulazio espedienteen gaineko kontrol handiagoa behar da; gogoeta egin behar da aurreko produkzio-ereduan gertatu diren aldaketei buruz, bideragarria eta iraunkorra ez dena alde batera utziz; eta komenigarria da defizit publikoa gutxitzea eta gastu publikoaren austeritaterako irizpide efektiboak erabiltzea.
Era berean, proposatu da Administrazio efizienteago, modernoago eta kalitate handiagoko eredu baterantz aurrera egitea; tributu-sistema zuzen eta progresibo bati buruzko gogoeta sustatu beharra dago; udalak finantzatzeko sistema bat ezarri beharra dago, toki entitateak beren eskumenez baliatu ahal izan daitezen; iruzur fiskalaren eta lan-iruzurraren aurkako planekin jarraitu beharra dago; ekonomia bultzatzeko eta azpiegitura eta ekipamendu publikoak modernizatzeko plan publikoak egin behar dira; sistema finantzarioa berregituratu behar da, eta finantza-zerbitzuetako bezeroen eskubideen gaineko babesa indartu beharra dago; eta, azkenik, erantzukizun sozial korporatiboaren alde egin beharra dago, eta gobernuz kanpoko erakundeei babesa eman behar zaie.
Lanari amaiera emateko, parte-hartzaileei gonbitea egin zaie, krisi ekonomikoak ez ditzan kaltetu etorkinen gizarte eta lan eskubideak.
Jarrain tailerrarek konklusioak PDF formatuko fitxategi bajean barneratu ditugu.
Partekatu edukia