Bilaketa aurreratua

Albisteak

Arartekoak krisiari aurre egiteko Adinekoen Plataforma (MFC) hartu du

2022 apirila 22

Joan den apirilaren 12an (asteartea) krisiari aurre egiteko Adinekoen Plataformak (MFC) eta Nafarroako Arartekoak bilera bat egin zuten erakundearen egoitzan.

Topaketan, eten digitalarekin zerikusia duten gaiak aztertu ziren, baita kolektibo horren eguneroko jarduera nola dagoen baldintzatuta honako eremu hauetan: bankua (digitalizaziora pixkanaka egokitzea, finantza-erakundeak ixtea, arazoak landa-eremuan); osasuna (medikuaren eta pazientearen arteko urruntzea); administrazioa (pandemiaren eta digitalizazioaren ondorioz gizarteak sortu dituen eskakizunen aurrean pertsona ahulenak babesteko legeak egitea).

Bestalde, plataformako ordezkariek adierazi zuten parlamentura jo nahi zutela beren eskariak aurkezteko. Horrenbestez, Arartekoari eskatu zioten agerraldi horretarako beharrezkoak diren kudeaketak egin zitzala; eskaera hori gaurgero helarazi zaio Nafarroako Parlamentuko lehendakariari.

Krisiari aurre egiteko Adinekoen Plataformaren helburua da foru-erkidegoan gehien behar duten adinekoak babesteko beharra areagotzea. Administrazioaren konpromiso irmoa eskatu dute beren aldarrikapen bakoitzerako lortzen diren promesen jarraipena egiteko.

Topaketa horretan, plataformak aipatu zuen beste arlo batzuetan “Nagusiaren Defendatzailea”ren irudia sortu dela. Nafarroako Arartekoak horri erantzun eta adierazi zuen irudi hori bere eginkizunen artean (modu integratuan) bere gain hartzeko prest dagoela.

Bileran plataformako kideok izan ziren: Mª Victoria Erdozain (SASOIA, Pentsiodunen eta Erretiratuen Elkartea), Isabel Díez Díaz (ANAPEN, Pentsio Sistema Publikorako Nafarroako Elkartea), Guadalupe Yoldi (UJP-UGT, Erretiratuen eta pentsiodunen Batasuna), Paco Jiménez (AMONA, Nafarroako Adinekoen Elkarte Antolatua), Javier Ordoñez (CCOOko Pentsiodunen Federazioa), Jesús Suescun (ANPP, Nafarroako Aurretik erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea), Manuel Burguete (LACARRA Elkartea, SOLIDARIko erretiratuak eta pentsiodunak), Arartekoaren erakundetik: Patxi Vera Donazar, Carlos Sarasíbar eta Susana Galilea.

 

 

 

Partekatu edukia